Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

III. Beñat Benantxio ibilaldi neurtua antolatu dute datorren urriaren 1erako. 2016an egin zuten lehen aldiz Benantxio Irureta aizarnarra eta Beñat Arrue azpeitiarraren omenezko egitasmoa. Zestoako Udalak, Agiro Mendi Elkarteak eta Aizarnako Herri Elkarteak elkarlanean antolatzen dute martxa.
Bi ibilbide izango dira: motza eta luzea. Ibilbide luzeak 25 kilometrotako luzera izango du, eta, motzak, 10,4 kilometrotakoa. Ibilbide luzea egin behar dutenak goizeko 7:30etatik 8:00ak bitartean irtengo dira plazatik, eta motzekoak, 9:00etatik 9:30ak bitartean. Ibilaldian parte hartzeko izen ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus webgunean, 15 euroren truke. Mendi martxaren ondoren, bazkari herrikoia izango da plazan.