Albisteak
Ikasturte berriari ekingo diote ostiralean Gaztelekuan
— 2021-09-28Txandei dagokienez, bi taldetan banatuko dira. Ostegunetan hirugarren ziklokoen txanda izango da. Bi ordutegi izango dituzte: lehena, arratsaldeko 16:45etatik 17:45era izango da eta bigarrena, 18:00etatik, 19:00etara. Ostiral eta larunbatetan, berriz, DBHko ikasleen unea izango da. Hiru txanda egongo dira, 16:00etatik 17:00etara, 17:15etatik 18:15era eta azkenik, 18:30etatik, 19:30era. Erabileraren inguruko informazio gehiagorako deitu 688 684 029 telefono zenbakira.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide