Albisteak

Ikasturte hasierako asanblada irekia egingo dute asteartean Gaztetxean

Zestoako Gazte Asanbladak bilera irekia egingo du datorren asteartean, hilak 21, arratsaldeko 18:00etan, Gaztetxean. Bertan, asanbladaren antolakuntzaren berri emateaz gain, azpitalde ezberdinen lan ildoak azalduko dira. Bestalde, ikasturte berriko plangintzaren nondik norakoei buruz ere arituko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide