Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Intsentsu eta kandela ikastaroa antolatu ditu gazte asanbladak abenduaren 2 eta 15erako. Hilaren 2an intsentsu ikastaroa egingo dute, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Abenduaren 15ean, berriz, kandelak egiten ikasteko aukera izango da ordu berean. Ariora Urbietak eskainiko ditu ikastaroak, eta parte hartu nahi dutenek sare sozialen bidez edo asanbladako kideekin harremanetan jarrita eman dezakete izena, hamar euroren truke.