Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ezkaizto auzo elkarteak eta Arroako Eskolak antolatuta, Arroako VI. ipuin lehiaketako ipuinen irakurketa egingo da datorren asteartean, maiatzaren 7an. Arratsaldeko 17:30ean izango da saioa eskola zaharrean.
Aurtengo ipuin lehiaketara 33 lan aurkeztu zituzten auzoko haur, gazte, eta helduek eta horietako batzuk entzuteko aukera izango da asteartekoa. Horretaz gain, lan guztiekin koadernoa osatu zuten eta Txara dendan dago eskuragarri, auzotarrek irakur ditzaten. Eskolako web orrian ere zintzilikatuko dira.