Albisteak
“Emakumea eta osasun hormonala” ikastaroari hasiera eman zitzaion asteartean
— 2024-05-04Portale kultur elkarteak antolatuta, “Emakumea eta osasun hormonala” ikastaroari hasiera eman zitzaion pasa den asteartean. 14 emakume elkartu ziren Alondero aretoan Garbiñe Larrea, naturopataren, hitzak entzutera. Sendabelarretan adituak, ez zuen edukia partekatzeko unerik galdu bilkurak iraun zuen bi orduetan zehar. Garbia izan zen hasieratik, bere esanetan, sendabelarrek ez baitute dena konpontzeko ahalmenik, baina oso lagungarriak gerta daitezke eta gaitz askoren aurrean prebentziorako tresna ezin hobeak dira. Ikasleak etxeko lanekin joan ziren etxera eta beste bi saio egingo dituzte, maiatzaren 28an eta ekainaren 25ean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide