Albisteak

Iraetako santainesak, ate joka

Bihar eguerdirako salda prestatzen harrapatu ditugu Iraetako Denon Artean taldeko kideak. Santainesak ospatuko dituzte datozen bi asteburutan auzoan. Bihar, larunbata, emango diete astelehena jaiei, txupinazoarekin.Festa batzordeko kideak azaroan hasi ohi dira festak antolatzen. Deialdi zabala egiten dute auzoan, eta sei edo hamar pertsona inguru biltzen hasten dira, festak antolatzeko asmotan. Urtero egitarau antzekoa prestatzen dute, baina urteen poderioz, lana egoki banatzen ikasi dute. Bakoitzak ardura bat hartu ohi du: pilota txapelketa antolatzea, txosnarako eskaerak egitea, mus txapelketa prestatzea, musika taldeak lotzea…

Aurtengoan ere egitarau oparoa antolatu dute eta datozen bi asteburutan izango da zer gozatua auzoan. Bihar festetako ekitaldirik garrantzitsuenetako bat izango dute: garagardo afaria. Afarirako txartelak eskuragai daude Iraeta tabernan, Iraetako futbol zelaian, Koioten eta Portalen. Hogei auzotar ibiliko dira lanean, afari bikain bat eskaintzeko helburuarekin. Iraetarrek ilusioz prestatu dituzte aurtengo santaines jaiak, eta herritarrei festetara gerturatzeko deia luzatu diete.

Hemen festetako egitaraua, osorik:

Urtarrilak 21, larunbata Santa Ines eguna
10:00 Txupinazoa
11:00 Santa Ines eguneko meza
12:00 Iraetako pilota txapelketaren finalak
21:00 Afari herrikoia: Garagardo afaria (saltxitxak, ukondoa, postrea eta nahi adina garagardo (lau aukera)
23:00 Kontzertua:
– MANITU
– DISSPLASY
– DJ OLABERRI

Urtarrilak 22, igandea

17:30 Urrezko aizkora jaialdia: Ezpeleta-Basolabal eta Etxeberria- Txapartegi.

Errota harriarekin: Xabal Olaizola, garmendia II, M. Lopetegi “Urra”, Aspiazu eta Beñat Telleria

18:30 emakumezkoan harri jasotzaile dema

Urtarrilak 27, ostirala

22:30 Mus txapelketa Bekotxen
(Inskripzioa 22:00etatik aurrera)

Urtarrrilak 28, larunbata
Umeen eguna

13:00 Pintxo lehiaketa Gure Ordeka Elkartean
14:00 Pintxo bazkaria Gure Ordeka Elkartean
17:00 Umeentzat puzgarriak frontoian
17:30 Iraeta trena ume eta familientzat
18:00 Txokolatada




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide