Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Santa Ageda bezperan bertso afaria egingo dute aurten. Gure Txokoa elkartean izango da hitzordua, Jone Uria eta Jon Maia bertsolariekin. Afarirako txartelak dagoeneko eskuragai daude Laiak dendan. Astelehenetik aurrera, Portalen ere erosi ahal izango dira, 35 euroren truke.
Bestalde, Santa Eskeko taldeak jakinarazi du taldea osatuta dagoela jada, beraz, ezingo da eskean aritzeko izena eman.