Irailaren 27an amaituko da erakundeek izena emateko epea

Milaka dira jadanik Euskal Herri osoan euskararen erabilera ardatz duen Euskaraldia ariketa sozialerako aktibatzen ari diren ariguneak. 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioaren berrikuntza nabarmenetakoa da ariguneena, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuena. Izan ere, lehen edizioan hiztunen arteko harremanetan oinarritutako ariketa sozialari talde babestuetan egiten den ariketa gehitu zaio aurten.
Ariguneak sortu eta entitateek izena emateko epea irailaren 27rarte irekita egongo dela azaldu da prentsaurrekoan.
Koronabirusaren krisiak sortutako egoeran sareak sortu eta elkar babesteko beharra areagotu dela nabarmendu du Amonarrizek: “Euskararen inguruan osatutako sare honek biak eskainiko ditu: gertutasuna eta babes soziala. Horregatik uste dugu Euskaraldiak berriro ere ekarpen handi bat egin diezaiekeela bai euskal gizarteari eta baita ekimenean parte hartuko duten pertsona eta entitateei ere, euskararen erabileraren aldeko sare handi bat eratuz”.

Hemen entitateentzako gunea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide