Albisteak
Udalak kezka adierazi du azken egunetako txikizioen aurrean
— 2020-09-10Azken bi asteetan, gaueko ordu txikitan hainbat taldek txikizioak egin dituztela salatu du Zestoako Udalak. Azkena, astearte gauean izan zela jakinarazi du, atzo kaleratutako ohar batean. Gurutzean dauden salmenta-makinetako kristal bat kolpatuta eta hautsita agertu zela ohartarazi du eta horrez gain, hainbat kotxeren gurpilak ere zulatuta zeudela.
Horrelako ekintzak gertatzen diren lehen aldia ez dela esan du Udalak eta jokaera horiek “erabat arbuiagarriak eta arduragabeak” kontsideratzen dituela, “herriko lasaitasun giroa guztiz apurtzen dutelako”. Gertaera horiek eta ordu txikitan txikizioak egiten dituzte herritarren jarrera salatu ditu Udalak. Halaber, udalean har ditzaketen neurri zorrotzez aparte, herritarrei ahal duten neurrian ekintza hauen aurrean jarrera aktiboa hartzeko deia egin die.
Egin zaitez bazkide