Albisteak
[ARGAZKIAK] Normaltasun berriaren barruan, lasai hasi dute ikasturtea Zestoako Ikastetxean
— 2020-09-09Aizarna eta Arroako eskoletan ikasturtea astelehenean hasi bazen ere, festarik gabeko Amabirjin bigarrenean hasi dute ikasturtea Zestoako ikastetxeko haurrek. Adin bakoitzekoak nondik sartu, talde eta neurriak ondo zehaztuta, eskola sarreran tenperatura hartu zaie haurrei eta Lehen Hezkuntzatik gorako haur guztiak musukoarekin sartu dira. Amaia Manterola zuzendariak, aurreneko eguna ondo joan denaren sentsazioa duela aitortu dio Danbolini; “Gure sentsaioaren arabera, normaltasun berriaren barruan, lasai joan da. Beti bezala, egon da txikiren bat edo beste sarreran negar pixka bat egin duena, baina, ohikoa eta normalena”.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide