Albisteak
Iraileko festen egunak erabaki dira
— 2016-06-28Gaur asteartea, iraileko jaiak antolatzeko bilera egin da. Festak, irailaren 7tik 11ra izango dira, asteazken iluntzetik igande iluntzera. Aurreko asteburuan ere jai giroa izango da Zestoan: txistulari alardea, zaharren eguna, Ondarbasora igoera …
Jai giroan, ordea, abuztutik murgilduko dira zestoarrak. Abuztuko azkenengo asteburuan, azken urteetan bezala, garagardo festa egingo da. Aurten, Astindu taldeak agertu du festa antolatzeko interesa.
Hurrengo bilera, uztailaren 12an izango da 19:00etan Zestoako Kultur Etxean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide