Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Gaur asteartea, iraileko jaiak antolatzeko bilera egin da. Festak, irailaren 7tik 11ra izango dira, asteazken iluntzetik igande iluntzera. Aurreko asteburuan ere jai giroa izango da Zestoan: txistulari alardea, zaharren eguna, Ondarbasora igoera …
Jai giroan, ordea, abuztutik murgilduko dira zestoarrak. Abuztuko azkenengo asteburuan, azken urteetan bezala, garagardo festa egingo da. Aurten, Astindu taldeak agertu du festa antolatzeko interesa.
Hurrengo bilera, uztailaren 12an izango da 19:00etan Zestoako Kultur Etxean.
IRUZKINDU