Iraupen eskia egiteko irteera antolatu du Agirok otsaileko lehen astebururako
Danbolin— 2023-01-25Agiro Mendi Klubeko kideek iraupen eskia egiteko irteera antolatu dute otsaileko lehenengo astebururako. Hilaren 3tik 5era joango dira Somportera (Pirinioak). Ostiral arratsaldean irten eta bi egunez iraupen eskia eta elur-erraketekin ibilaldiak egiteko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek.Antolatzaileek jakinarazi dute izen ematea zabalik dagoela eta kiroldegian eta 665 756 952 telefonoan. Parte hartu nahi dutenei “lehenbailehen” izena emateko deia egin diete.