Iraurgi Berritzenetik enpresentzako prestakuntza saioak

IRAURGI BERRITZENek, eskualdeko enpresen kapazitazioaren inguruan egiten ari den apostuaren baitan, urtean zehar hainbat sentsibilizazio eta difusioko jardunaldi antolatzen ditu, enpresen proposamenei erantzunez.

Irailaren azken astean zehazki, eskualdeko industria-enpresei zuzentzen diren bi jardunaldi antolatu dira: bata arlo ekonomiko-fiskalekoa, eta bestea 4.0 industriako teknologien ingurukoa.

Irailaren 25ean, “Kenkari fiskalak kudeatzeko operatiba” izeneko jardunaldia ospatuko da Azkoitiko Intsausti Jauregian (9: 00etatik 12: 00etara), Spri Taldeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hizlariek parte hartuko dutelarik bertan. Jardunaldi hau, I + G + b eta Berrikuntza Teknologikoko proiektuak garatzen dituzten enpresei zuzentzen da, eta Sozietateen gaineko zergan dedukzio fiskalak aplikatzeko interesa dutenei.

Arlo teknologikoari dagokionez, datorren ostegunean, irailak 27, “Bisio Artifizialaren aplikazio eta tendentziak” jardunaldia antolatuko da Azkoitiako Intsausti Jauregian, 9:00etatik 12:00etara. Bertan Vicomtech-eko hizlariek hartuko dute parte, eta teknologia hau ezagutu eta baloratzeko interesa duten industria enpresei zuzentzen da, edota industrian aplikazioa, zein ekar ditzakeen onura eta abantailak ezagutzea nahi dutenei.

Jardunaldi desberdinetan parte hartzeko interesa duten enpresek parte hartzea baieztatu beharko dute: 943.02.60.69 telefonora deituz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide