Albisteak

Itaiak elkarretaratzea deitu du atzo Barakaldon gertatutako hilketa matxista salatzeko

Dozenaka lagun bildu dira gaur plazan, Itaia taldeak deituta, Barakaldon ustez bere semeak hil zuen 84 urteko emakume baten hilketa salatzeko.

Itaiak kasu tragiko hau gizartean dirauen indarkeria matxistaren erakusgarri gisa salatu du. Emakumearen familiari eta gertukoei babes eta elkartasun osoa adierazi nahi izan diete. 2024an Euskal Herrian sei hilketa matxista eta eskualdean salatutako 43 eraso gertatu zirela gogorarazi dute. Gainera, matxismoa ukatzen duten diskurtsoez ohartarazi dute gaurkoan ere, erasoak normalizatzen dituztela eta erasotzaileen zigorgabetasuna indartzen dutela ohartaraziz.

“Emakume langileok lehen lerroan egon behar dugu matxismoaren aurka”, adierazi dute, eta berretsi egin dute mobilizazioarekin eta emakume langileen borrokaekin duten konpromisoa, “Indarkeria matxista orori aurre egin!” lelopean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide