Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Apirilaren 23an, asteazkenez, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta horren harira, herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatutako Hitzetik Loratu programaren baitan, “Itsasoko sekretuak” ipuin kontaketa saioa izango da. Herriko Udal Liburutegian izango da, eta bi saio eskainiko dira: bata 11:30ean eta bestea 12:15ean.
Saio hauek 12 eta 36 hilabeteko haurrei zuzenduta daude, eta haur bakoitzak heldu batekin joan beharko du. Haur Hezkuntzako anai-arrebak dituzten kasuetan, beraiekin sartu ahal izango dira saiora.