Albisteak

“Itsasoko sekretuak” ipuin kontaketa izango da bihar, asteazkena

Hitzetik Loratu programaren baitan, bihar, asteazkena, “Itsasoko sekretuak” ipuin kontaketa izango da 12-36 hilabeteko haurrentzat. Ahozkotasunari lotutako baliabideak erabiliko dituzte kontaketan (poesia, kanta, bertsoa, aho korapiloak…). Horretaz gain, musikak eta txotxongiloek protagonismoa edukiko dute, baita material sentsorialek ere. Itziar eta Amaiak itsasoan dute hitzordua. Hondartzako motxila prestatu eta bertara joan dira. Itsasoaren barrenean kutxa handi bat topatu dute, altxor bat ote? jakin nahi duzue zer dagoen barruan? seguru ez zaretela bidaia haiekin egiteaz damutuko!

Bi saio izango dira, aurrenekoa 11:30ean eta bigarrena 12:15ean. Izen ematea jada pasa da, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, bigarren txandan azken leku batzuk gelditzen dira eta inork izena eman nahiko balu, liburutegira deitu edo gerturatu beharko luke.

Oharren arabera, haurrek heldu batekin joan behar dute eta HHko anai-arrebarik badute, beraiekin sartu ahal izango dute hauek ere.

Biharkoaz gain, beste bi ipuin kontaketa

Ostegunean izango da hurrengo ipuin kontaketa. Maite Franko ipuin kontalariak “Isilka” kontatuko die 4 eta 8 urte bitarteko haurrei, 17:30ean, liburutegian. Izena eman behar da bertaratzeko eta oraindik badago lekua.

Hitzetik Loratu programari amaiera emateko, larunbatean, Paperezkoak. Ipuinekin jolastuz” tailerra, izango da 2 eta 5 urteko umeentzat. Goizeko 11:30ean izango da, liburutegian.

 

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide