Albisteak

IX. Trikikilari Gazteen Txapelketa jokatuko da larunbatean Aizarnan

Pazko festa ospatuko dute datorren larunbatean Aizarnan eta honen arira antolatu dute IX. Trikikilari Gazteen Txapelketa. Guztira, 7 bikotek hartuko dute parte, horietatik hiru zestoarrak: Ane Uranga eta Nerea Lopetegi; Ane Urbieta eta Iraia Korta; Intza eta Maria Illarramendi. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Hemen duzue egun osoko egitaraua:

  • 11:00etan artisau postuen irekiera. Zestoako txistulariak.
  • 12:30ean haurrentzako tailerrak: tazen margoketa eta marrazki erakusketa.
  • 14:00etan txahal errea eta sagardoa txotxetik.
  • 17:00etan Zestoako IX. trikitilari gazteen txapelketa. Ondoren, kantu poteoa. Eguerdira arte talo postua egongo da.

Egun guztian zehar aulki artistikoen erakusketa Aranburu jatetxeko aparkalekuan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide