Albisteak
Martxan da 2019ko Txokoko Txapelketa
— 2019-06-03Gaur arratsaldean eman diote hasiera 2019ko Txokoko Txapelketari. Guztira, 14 bikotek hartuko dute parte aurtengo edizioan. Bi taldetan banatu dira bikoteak eta gaur jokatu dira lehen hiru partidak. Bihartik aurrera, partida guztietako emaitzak izango dira ikusgai txapelketako antolatzaileek sortu duten Danbolineko komunitateko txokoan. Honako bikoteek osatuko dituzte bi multzoak:
A taldea:
- Muno-Josu
- Irure-Liam
- Urtzi-Aitzol
- Txapei II-Txapei III
- Jantxi-Kixkurra
- Adonis-Andoni
- Oier-Pablo
B taldea:
- Julen-Salegi
- Mikel-Jon
- Aritz-Aitzol
- Valor-Arantzeta
- Jokin-Manex
- Ander-Hektor
- Arrita-Xela
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide