Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Irailaren 18an jokatuko da XI. Akuako Bira. Bertan izena emateko epea irekia dago. www.herrikrosa.eus webgunean edo Zestoako kiroldegian eman daiteke izena. Izen emateko epea irailaren 16an itxiko da.
150 korrikalariko izen emate muga jarri dute antolatzaileek. Izen emateak 5 euroko prezioa du, eta dortsala jasotzerakoan itzuliko zaie diru hori korrikalariei.
Probak 7.800 metroko luzera du eta partaideei hainbat sari emango zaizkie. Lasterketaren ondoren, ohiko moduan, asto lasterketa izango da.
IRUZKINDU