Albisteak
Izen ematea irekita XI. Akuako Biran
— 2016-08-24Irailaren 18an jokatuko da XI. Akuako Bira. Bertan izena emateko epea irekia dago. www.herrikrosa.eus webgunean edo Zestoako kiroldegian eman daiteke izena. Izen emateko epea irailaren 16an itxiko da.
150 korrikalariko izen emate muga jarri dute antolatzaileek. Izen emateak 5 euroko prezioa du, eta dortsala jasotzerakoan itzuliko zaie diru hori korrikalariei.
Probak 7.800 metroko luzera du eta partaideei hainbat sari emango zaizkie. Lasterketaren ondoren, ohiko moduan, asto lasterketa izango da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU