Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Jakoba Errekondo berak ongi esan duen bezala, sutondorako giro hobea bazen ere, gustura egon dira bera entzuten hogeita hamar lagun inguru Arroabeko eskola zaharrean. Galdera eta galdera artean, konpostagailuen nondik norakoak, geranioetako harra, aza eta tipularentzat trikimailuak, pinuaren gaitza, intxaurrondoak eta ureztaketa kontuak izan ditu besteak beste Errekondok kontagai. Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatuta, hitzaldiaz gain frontoian danbolinean erretako gaztainak ere izan dira egunari amaiera emateko. Auzoko txikienak konfinatuta badaude ere, trikiti girorik ez da falta izan eta gaztainarik ere ez.