Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ertzetara Kultur Ekintzak egitasmoaren baitan antolatu da Janus Lester taldearen kontzertua uztailaren 5ean. San Joan egunerako iragarrita zegoen baina eguraldiagatik bertan behera geratu zen.
Egungo musika eta kultur eskaintza ertzetako pertsona eta kolektiboengana irisgarriagoa izatea da ekimen honen helburua. Horregatik leku berezi hau, adinekoen egoitzako erabiltzaileek ere kontzertuez gozatzeko aukera izan dezaten. Ordutegia, berriz, guraso eta umeek ere emanaldiaz disfrutatu dezaten, ordutegi egokiago batekin.