Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia den Jon Agirre arroara protagonista izan da Valentziako Erkidegoko Voltako laugarren etapan, Mendiko Saria bereganatuta. 130 kilometro buruan ihes eginda, euskal txirrindulariak erakustaldia egin zuen larunbatean Oropesa del Mar eta Portell de Morella artean jokatutako 181 kilometroko etapan.
Arroarrak Lehen Mailako bi mendateak lehen postuan igaro zituen, eta Mendiko Sariaren lider berria bihurtu zen. Igandeko azken etapan mendiko puntuagarritasunik ez zegoenez, garaipena eskuratu zuen.
Argazkia: Euskadiko Txirrindularitza Federazioa