Albisteak

Jon Mendia irabazle 36. Ondarbaso igoeran

Jon Mendia izan da irabazle 36. Ondarbaso igoeran. Guztira 11 minutu eta 32 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, iaz baino 17 segundo gehiago. Bigarren denbora onena egin du Iratz Pouk, 12 minutu eta 11 segundorekin, eta hirugarrena, Julen Uranga izan da, 12 minutu eta 11 segundoko denborarekin. Nesketan Leire Lopetegi izan da parte hartzaile bakarra, eta 19 minutu eta 17 segundo behar izan ditu ibilbide egiteko.

Beste urtetako jendetzarik gabe, baina giro onean egin da igoera, eta utzi ditu urteroko bitxikeriak. Esate baterako, bigarren atera den Ibon Aranberrik gogora ekarri digu Ondarbaso igoerako aurreneko edizioan parte hartu zuela eta denborarik onena berak egin omen zuela. Orduan, Zestoan bizi zen Aranberri, eta txirrindularitzan federatuta zegoenez aparteko sailkapenean jarri zuten bere denbora. Jesus Mari Ibarguren Rubio Lokatzak egin zuela federatu gabekoen artean denbora onena orduan aitortu digu Mikel Irurek eta Irure bera izan zela bigarren. Ondarbaso baserriko Antonio Iruretak ere egin du bere ekarpena, honen esanetan, Jose Luis Alberdi Etorraberrikoa, Jesus Goikoetxea Fati eta berak jaietan egindako afari baten ondorenean bota zuen igoera antolatzeko ideia Fatik. Gazte Asanbladak antolatu omen zituen aurreneko froga haiek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide