Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluak “Ideiak 2023” partaidetza bidezko aurrekontuen bigarren edizioa antolatu du aurten. Zestoa eta Urepele senidetzeko proiektua aurkeztu zuen Udalak bertan, eta Gipuzkoako 32 proiektu bozkatuenen artean sailkatu denez, 20.000 euroko dirulaguntza jaso du gaur goizean. Urtebeteko epea izango du orain Udalak proiektua gauzatzeko.
Aldundian izan da Arregi proiektuaren aurkezpena egiten. Bozka eman duten herritarrak eskertu eta martxan jarriko den proiektuan parte hartzera animatu ditu herriko eragile eta elkarteak. Proiektua “herrikoia” izatea dela helburua ere azpimarratu du.
Senidetzeaz gain, beste lau ekimen proposatu dituzte bi udalerriek:
-“Urepele eguna” Zestoan eta “Zestoa eguna” Urepelen.
– Laborantza eta lehen sektoreari buruzko “Laborari gazteak eta emakumeak” mugaz bi aldeetako ezagutza eta esperientzi trukaketa.
– Uztapide eta Xalbadorren garaitik gaur egunera arteko bertsolaritzaren bilakaera, genero ikuspegitik.
– Urepele eta Zestoa udalerriak lotuko dituen oinezko ibilbidea.
Argazkian, Joseba Erramundegi, Pirinio Atlantikoetako Departamentuko kontseilaria, Mikel Arregi eta Irune Berasaluze, Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernantza diputatua.