Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Etxeko jolas eta liburuei erabilera berri bat eman nahian, aurten ere bilketa egingo du guraso talde batek Ekain Guraso Elkartearen laguntzailerekin. Abenduaren 1 eta 2rako jarri dute hitzordua, plazan egongo dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara abenduaren 1ean, ostiralean, eta abenduaren 2an, larunbatean berriz, goizeko 11:30etatik 13:30etara.
Etxeko jostailu eta liburuak eramateaz gain, han dagoena jasotzeko aukera ere izango da. Antolatzaileek egoera onean dauden jostailu eta liburuak bakarrik eramateko eskaera egin dute.