Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatu da, gaur, Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusia, eta Jurdan Arakistainek Eneko Sagarmendi mutrikuarra bikote zuela irabazi du finala 25-13ko emaitzarekin. Bertan izan diren senitarteko eta lagunei dedikatu nahi izan die bere aurreneko txapela Arakistainek.
Zestoara etorrita, arratsaldeko seietan, ongi etorria egin zaio plazan. Erdikalean behetik gora igo da txapela buruan zuela txarangak lagunduta. Udaletxeko balkoian Mikel Arregi, alkateak, zoriondu egin du gaur egindako partiduagatik eta hitz batzuk egiteko eskatu dio Arakistaini. Jurdan gustora agertu da lorpenarekin, hasieran galtzen hasi direla, baina gero “remontatu” egin dutela eta azkenean txapela eskuratu dutela esan du.