Albisteak

Karmenak Arroabean – Egitaraua

Uztailak 14 osteguna

11:00etan, Bonbazoa jaiei hasiera emateko.

12:00etan, jubilatuentzako meza Karmengo Amaren elizan. Meza ondoren, herriko jubilatuen pala partida.

14:00etan, jubilatuentzako bazkaria Ederki elkartean. Bazkalostean, erromeria Jugatz eta Naiararekin.

18:30ean, Karmenetako pala txapelketako finalerdiak. Jarraian, “Munduko Platerak”, hainbat jatorritako arroarrek prestatutako jakiak dastatzeko aukera.

22:30ean Bertsolari Gazteen Saioa. Bertsolariak: Aitor Salegi, Arnaitz Lasarte, Eli Pagola, Gemma Urteaga, Jokin Bergara, Maialen Velarde.

Uztailak 15 ostirala

10:00etan hasi eta goiz osoan, ume jolasak. Ondoren, umeentzako bazkaria.

15:00etan, puzgarriak haurren gozamenerako.

17:00etan, txokolatada.

19:00etan, pala txapelketako finala.

20:30ean, danborradako afaria.

23:00etan, danborrada Arroako kaleetan, Zestoako txarangak lagunduta.

Gauerdian, ikurrina altxatuko da Joxe Migelen plazan, sirena hotsak lagunduta. Segidan, erromeria FAN&GO taldearekin goizaldera arte, Djon.

Uztailak 16 larunbata

6:00etan, karroza herriko baserrietan bertako trikitilariekin.

12:00etan Karmengo Amaren Meza Nagusia herriko abesbatzarekin. Ondoren, Zestoako Dantzariak.

14:30ean, kuadrillen arteko bazkaria frontoian. Arratsaldean, kuadrillen arteko norgehiagoka Lopeneren zezenekin.

22:30ean, kontzertuak: The Friday´s Crew, Egurra ta Kitto, Guri5.

Uztailak 17 igandea

10:30ean Idiakaitz Txistulari Taldearen diana.

11:30ean, zezenak, poniak eta basurdeak.

13:00etan, Meza Nagusia.

18:00etan Arroabeko VIII. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo dastaketa; sabela hutsik ez izateko, pintxoak ere izango dira.

Gauerdian, bonbazoa, suziriak eta ikurrinaren jaitsiera sirena hotsarekin, jaiei amaiera emateko.




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg