Albisteak
Kasu positibo bakarra atzeman dute Zestoan azken orduetan
— 2020-11-06Kasu positibo bakarra zenbatu du Osasun Sailak azken orduetan Zestoan. Eskualdean, 61 positibo baieztatu dituzte, atzo baino 5 gutxiago: 12 Azpeitian, 21 Azkoitian, 5 Zumaian, 12 Zarautzen, 6 Orion, 2 Getarian eta bakarra Zestoan, Aizarnazabalen eta Aian. Beizaman ez dute kasurik atzeman. Azpeiti, Azkoiti, Orio eta Zumaian semaforo gorriak piztuta jarraitzen du. Lau herri horietako 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak 500dik gorakoak dira.
Positibo kopuruak goraka jarraitzen du EAEn. Osakidetzak 16.690 PCR eta antigeno proba egin ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta horietatik 1.547, atzo baino 86 gehiago: 663 Gipuzkoan, 690 Bizkaian eta 175 Araban. Atzo egindako frogen %9,3ak emaitza positiboa izan dute. EAEtik kanpo bizi diren 19 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan 463 pertsona daude ospitaleratuta eta horietatik 111 daude ZIUn. Nafarroan, positibo kopuruak behera egin du: 4.482 froga egin dituzte azken 24 orduetan eta horietatik 345 positibo zenbatu dituzte, atzo baino 75 gutxiago. 420 daude ospitaleratuta eta horietatik 61 daude ZIUn.
Egin zaitez bazkide