Albisteak

Kataluniako erreferendumari babesa adierazi diote zestoarrek

Urriaren 1ean Katalunian egitekoak diren erreferendumari babesa adierazi diote hainbat zestoarrek, EH Bilduk deitutako elkarretaratzean. Ostiral arratsaldean Zestoako plazan egin da bilkura “Erreferenduma = Demokrazia” lelopean. Turista moduan Zestoara etorritako kataluniarrek ere parte hartu zuten elkarretaratzean, eta amaieran beraien esker ona adierazi zieten parte hartu zutenei.

Giza katea egingo da Zestoan urriaren 1ean

Espainiako Guardia Zibila Katalunian egiten ari den operazioen larritasuna ikusirik, eta urriaren 1eko erreferenduma galarazteko Espainiako Gobernua bultzatzen ari den neurri antidemokratikoei erantzunez Zestoako Gure Esku Dago herri ekimenak giza katea egingo du urriaren 1ean plazatik hasita. Honako manifestu hau kaleratu du Gure Esku Dagok.

Arroarrak Bartzelonara joango dira urriaren 1ean

Erabakitzeko eskubidearen alde eta Kataluniar herriari elkartasuna adierazteko Bartzelonara joateko autobusa antolatu dute Arroabean. Urriaren 1ean Arroatik 0:00etan irten eta 17:00etan Bartzelonatik itzulera egingo dute. Joan etorriak 35euroko kostua izango du guztira. 50 pertsona elkartuz gero autobusa egongo da, bestela ez. Larunbat gauera arte Arroarrak bakarrik izango dute apuntatzeko aukera, hortik aurrera inguruko herrietakoei irekiko zaie aukera. Izena emandako ordena errespetatuko da. Azken eguna astelehen gaua. Apuntatzeko bidali zure izena whasapez 634570337 / 665751006 zenbakietara.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide