Albisteak

Kiroldegiak udako ordutegia izango du uztailan, abuztuan eta irailean

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, udal kiroldegiak udako ordutegi berezia izango du uztailan, abuztuan eta irailean. Hilabete hauetan ohiko ordutegian hainbat aldaketa egingo dira, eta egun batzuetan instalazioa itxita egongo da.

Uztailean, astelehenetik ostiralera 8:30etik 21:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan, berriz, goizez bakarrik irekiko dute: 09:00etatik 14:30era.

Abuztuan ordutegia guztiz aldatuko da. Astelehenetik ostiralera bitartean, 9:00etatik 14:30era irekiko dute; larunbatetan, berriz, itxita egongo da. Hala eta guztiz ere, abuztuaren 10etik 23ra bitartean, bi egunak barne, ez dute zabalduko kiroldegia.

Irailean, berriz, astelehenetik ostiralera 8:30etik 21:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da ordutegia. Salbuespen gisa, irailaren 5ean eta 7an 9:00etatik 13:00etara bakarrik egongo da zabalik.

Bestalde, kiroldegia itxita egongo da uztailaren 25ean, 31n eta irailaren 8an.

Jarraian ordutegia ikusgai.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide