Albisteak

Kobaz Koba Trail prestatzeko entrenamendu saioa antolatu dute hilaren 29rako

Kobaz Koba Trail mendi lasterketan izena eman duten zestoarrent entrenamendu saioa antolatu dute Agirok eta Arazik urtarrilaren 29rako. Artzei (15km) ibilbidea egiteko aukera izango da oinez edo korrika. Doako saioa izango da, eta parte hartzeko aurrez izena eman behar da info@kobazkobatrail.com helbidean, urtarrilaren 25a baino lehen.
Formakuntza saioa goizeko 9:00etan hasiko da, eta Agiroko kideek ongi etorria egingo diete parte hartzaileei. Irteera gidatua 9:15ean hasiko da eta hiru orduko iraupena izango du. Entrenamenduaren ondoren, hamaiketakoa egingo dute.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide