Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Kobaz Koba Trail lasterketak hamar urte beteko ditu 2026an. Zestoako mendi lasterketa ospetsuenak badu jada data: otsailaren 8an ospatuko da. Aurten, gainera, Zestoako Udala batu da antolakuntzara, Agiro Mendi Kluba eta Arazi enpresarekin batera.
Aurtengo berrikuntza nagusietako bat da zestoarrek dortsalen erreserban lehentasuna izango dutela. Erreserbak azaroaren 14tik 21era egin beharko dira Zestoako Kiroldegian, errolda agiria aurkeztuta. Gainerako korrikalarientzat izen-ematea azaroaren 24tik 30era izango da, www.kobazkobatrail.com webgunean. Eskaintza gaindituz gero, dortsalak zozketa bidez banatuko dira.
Ibilbideei dagokienez, Artzei bidea (15K) bere horretan mantenduko da, baina Zaldei bidea (30K) luzatu egingo da, Erdoizta eta Altzolarats bailaretaraino iritsiz. Guztira 450 dortsal egongo dira (225 ibilbide bakoitzean). Izen-ematearen prezioak 24 euro izango dira ibilbide motzean eta 35 euro ibilbide luzean. Parte hartzeko ez da beharrezkoa federatuta egotea.
Ez dira faltako ohiko zerbitzuak, kronometraia, dutxak, Koba Txikiko argazkia eta Baserria KM0 eta Eusko Label produktuekin egindako hamaiketakoa.