Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Mugimendu Feministak antolatutako bideo-proiekzioak arrakasta izan zuen atzo, eta 30 lagun inguru gerturatu ziren “Desenfocada” laburmetraia ikustera. Emanaldiaren ondoren egindako solasaldia oso parte-hartzailea izan zen, gaur egungo indarkeria matxistaren inguruko gogoetak partekatu zituzten bertaratutakoek. Ondoren mokadu batekin amaitu zuten saioa.
Atzoko ekimena Azaroaren 25erako Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren baitan antolatutako egitarauaren parte izan da. Zestoako Mugimendu Feministak beste bi jarduera ere prestatu ditu:
Azaroak 19
Hitzaldia: EHko genealogia indarkeriari eta protokoloei dagokienez, eta egungo aurrerapausoak eta korapiloak.
Hizlariak: Euskal Herriko Bilgune Feminista
19:00etan, Alonderon
Azaroak 25
18:30ean MANIFA, plazatik abiatuta, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira.