Albisteak

Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen bilketa egingo du ostegunetik larunbatera bitartean

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen bilketa egingo du ostegunetik larunbatera bitartean Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian. Zestoan, Gesalaga kalean; Azpeitian Juan XXIIIeko eta Sanjuandegiko Eroski saltokien kanpoaldean, eta Azkoitian Eroski txikiaren eta BM saltokien atarian. .

Ostegunean arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara jarriko dituzte postuak; ostiralean 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide