Albisteak
Apirileko egitaraua iragarri du Gaztelekuak
— 2023-03-27Hilaren 1ean hasiko dituzte apirileko ekintzak Gaztelekuan. Hilabete honetan ere egitarau oparoa izango dute haur eta gaztetxoek:
1-28: udaleku irekietako, kirol udalekuetako eta uda gazteko izen-emateak. Informazioa: www.zestoagazte.zestoa.eus
1: Aste Santuko ekintzetako izen-emateak, gaztelekuan. DBH eta 3. zikloa.
13: Sukaldaritza-tailerra: patata-tortila, gaztelekuan (DBH eta 3. zikloa). Aurrez izena eman behar da gaztelekuan. Izena emateko azken eguna: apirilak 1.
14: Salting-Iruña-ra irteera, gaztelekutik (DBH eta 3. zikloa). Irteera: 12:00etan, gurutzetik. Itzulera: 18:00etan, gurutzean. Aurrez izena eman behar da gaztelekuan (10€). Izena emateko azken eguna: apirilak 1.
18: Zestoako udalekuetarako aurrez aurreko izen-emateak gaztelekuan. 17:00etatik 19:00etara.
20 eta 27: Sukaldaritza-tailerra: brownie-ak, gaztelekuan (3. zikloa). Aurrez izena eman behar da gaztelekuan.
22: Sukaldaritza-tailerra: brownie-ak, gaztelekuan (DBH). Aurrez izena eman behar da gaztelekuan.
28: Zestoako udalekuetarako aurrez aurreko izen-emateak gaztelekuan. 17:00etatik 19:00etara.
Haurrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin:
- 21: Aizarnan eta Zestoako herrigunean.
- 28: Arroabean.
- Barbantxoren saioetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029).
Egin zaitez bazkide