Albisteak

Koronabirus kasu berri bat zenbatu da asteburuan Zestoan

Osakidetzak asteburuko herriz herriko datuak argitaratu ditu gaur eta azken 48 orduetan Zestoan koronabirus kasu positiborik atzeman ez bada ere, ostiralean, abuztuak 28, PCR bitartez kutsatu berri bat atzeman zuen Osasun Sailak. Guztira, 11  dira herrian detektatu diren kasuak.

Ostiraletik atzora bitartean 27 dira Urola Kosta eskualdean zenbatutako kasu positiboak: 12 Zarautzen, bost Azpeitian, lau Zumaian, Azkoitian hiru eta bana Orion zein Zestoan. Horietatik azken 24 orduetan atzemandako positiboak 8 dira: hiru Azpeitian eta Azkoitian eta bana Zarautzen zein Errezilen.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, 5.928 PCR proba burutu ziren atzo EAE-n eta 409 dira positibo eman duten pertsonak: 225 Bizkaian, 132 Gipuzkoan eta 41 Araban. EAEtik kanpo bizi diren 11 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osakidetzak. 35 dira hiru lurraldeetan zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) dauden lagunak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide