Albisteak
Bihartik aurrera Zestoako Udal Kiroldegiak ohiko ordutegia izango du
— 2020-08-31Bihartik aurrera, irailak 1, Zestoako Udal Kiroldegia ohiko ordutegira itzuliko dela jakinarazi du Udalak. Goizeko 8:30etik gaueko 21:00etara zabalduko dira instalakuntzak astelehenetik ostiralera. Larunbatetan, goizeko 9:00etatik 13:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak arte izango da zabalik. Igandeetan itxita egongo da.
Orain arte bezala, 15 minutuko itxialdiak egingo dira desinfekzio lanak egiteko eta zerbitzuak erabili ahal izateko orain arteko segurtasun eta higiene arau guztiak jarraitu beharko direla azaldu du Zestoako Udalak: aurrez hitzordua hartu beharko da, musukoarekin sartzea nahitaezkoa izango da, bi toaila eraman beharko dira eta erabilitako materiala norberak desinfektatu beharko du.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide