Albisteak

Korrika amaiera ekitaldira autobusean bakarrik joango diren adingabeek baimen ofiziala eraman beharko dute

Hilaren 24ean, Korrikaren amaiera ekitaldia egingo da Baionan. Udalak bertara joan-etorria egiteko autobusa antolatu du, eta guraso edo tutorerik gabe joango diren adin txikikoentzat hauxe erabaki da (18 urte bete gabekoak):

  • Autobusa baliatu ahal izateko, autobusean joango den adin nagusiko bat izan beharko dute ezinbestean euren arduradun. Adin txikikoa eta haren gurasoa(k)/tutorea(k) arduratu beharko dira adin nagusiko arduraduna aurkitzeaz eta harekin erantzukizuna adosteaz.
  • Ezinbestekoa izango da adin txikikoak atzerrira irteteko guraso(ar)en/tutore(ar)en baimen ofiziala egitea. Inprimakia gurasoek/tutoreek (guztiek,bat baino gehiago diren kasuetan) sinatu, eta Ertzaintzan izapidetu beharko dute, aurrez aurre edota egoitza elektronikoaren bitartez. Baimenean zehaztuta geratuko da autobusean doan adin txikikoaren arduraduna nor izango den.
  • Autobuserako tiketa erosteko orduan ez, baina autobusera igo ahal izateko agiria (NAN) izan eta aurkeztu beharko dute, ardura bere gain hartu duen adin nagusikoarekin batera.
  • Adin txikikoaren erantzukizuna baimenean agertzen den adin nagusikoarena izango da, eta ez tokian tokiko Korrika Batzordearena.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide