Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Orain dela hilabete pasa inguru, herriko kultur mugimenduaren norabideaz eta lehentasunez hausnartzen hasi ziren herriko zenbait kultur elkartetako ordezkari batzuk. Taldeen arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko beharra ikusi dute, behar horietatik hasi dira lanean.
Ezertan hasi aurretik, ordea, elkar ezagutu nahi izan dute. Hori dela eta, herriko taldeek eta eragileek betetzeko galdetegia osatu eta taldeei banatu zaie. Hogeita hamar bat galdetegi jaso dituzte eta horietan, herriko taldeen helburuak, bakoitzaren dinamika, biltzeko maiztasunak eta lekuak… ikusi dituzte. Horrez gain, helburu, zailtasun eta ingargune orokorrak azpimarratu dira.
Hasieran esan bezala, talde batzuetako ordezkariak hasi dira lanean. Orain, galdetegien emaitzak aurkeztu eta Kultur Mahaiaren helburuak, funtzionamendua eta lehentasunak zehazten hasi nahi da gainerako taldeekin eta herritarrekin.
Kultur Mahaiak, herriko talde guztiak eta interesa duen edozein herritar gonbidatu nahi du maiatzaren 9ko bilerara, 19:00etan Gurutze Jubilatuen tabernan elkartuko dira. Honela antolatu dute datorren bilera: