Albisteak
Festak dira Ibañarrietan
— 2018-05-06Ibañarrietan jaietan daude, atzo hasi ziren festak. Zapo jokoa, pintxo lehiaketa eta auzo afaria izan zituzten. Gaur ere izango da zertan gozatua.
Maiatzak 6, igandea
11:30ean, Idiakaitz Txistulari taldearen kalejira
12:30ean, IV. Zapo jokoa (2. saioa)
13:00etan, Meza Santo Kristo ermitan
13:30ean, bertso-saioa: Uxue Alkorta eta Ane Peñagarikano
18:00etatik aurrera,
- herri-kirolak
- Harriarekin: Goenatxo III
- Aizkorarekin: Eneko Otaño eta Mikel Larrañaga
- Haurrentzat, Zelailuzeren zezen txikiak eta pottokak
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide