Albisteak

Lagun talde ederra bildu da Aizarnan egindako “Ezkutuko altxorrak” programaren saioan

“Ezkutuko altxorrak” egitasmoaren baitan, Aizarnako Ama Jasokundearen eliza eta Santa Engraziako ermitari buruzko sekretu eta bitxikeria guztiak ezagutzeko aukera izan zuten hainbat lagunek joan den igandean. Vicente Davila historialari zestoarraren eskutik, goiz pasa polita egin zuten.
“Ezkutuko altxorrak” programaren helburua eskualdeko ondarea ezagutzera ematea da, “ezezagunak izan arren benetako altxorrak diren guneak” herritarrengana gerturatzea. Urte guztian zehar, hainbat bisita egingo dituzte Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoiengo eskualdetan. Urola Erdian, Aizarnazabalen, Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan egin dituzte saioak. Hemen dituzue Zestoan egingo diren saioak:
  • Maiatzak 12, 12:00etan: “Zestoa, Bainuetxearen hiria”
  • Ekainak 9, 11:00etan, “Aizarna eta Santa Engrazia”
  • Abuztuak 10, 12:00etan, “Zestoa, Bainuetxearen hiria”
  • Urriak 13, 12:00etan, “Zestoako gune historikoa”
  • Azaroak 9, 11:00etan: “Zestoa, Bainuetxearen hiria”
  • Abenduak 6, 12:00etan: “Zestoako gune historikoa”

Gainontzeko saioei buruzko informazioa hemen eskuragia.

Argazkiak: Facebook – Tierra Ignaciana-Ignaziotar Lurraldea. Gipuzkoa

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide