Albisteak

Lau positibo gehiago atzeman dituzte herrian

Osasun Sailak atzo Zestoan egindako PCR eta antigeno frogetan lau positibo gehiago atzeman dituzte. Egoera ez da hobera egiten ari, 100.000 biztanleko azken hamalau egunetako intzidentzia tasak 1.000ko langa pasa du. Aizarnako eskolan hirugarren agertokian jarraitzen dute, urtarrilaren 31a arte gutxienez. Zestoako eskola txikian, bigarren urteko haurrak gaur itzuli dira ikasgelara eta normaltasunez funtzionatzen ari dira jada.

Eskualdean 34 positibo zenbatu zituzten atzo: hamalau Azpeitian, bost Azkoitian, lau Zumaian, hiru Orion, bi Zarautzen eta bana Errezilen eta Aian. Beizaman, Getarian eta Aizarnazabalen ez dute kasurik atzeman.

Aizarnazabalen egoera bere onera itzultzen ari dela dirudi. Azken bost egunetan ez dute positiborik zenbatu han. Azpeitian, berriz, egoera guztiz kontrakoa da. Azpeitiko Udalak azaldu du “egoera larria” dela han eta hori dela eta, Jaurlaritzak ezarritakoak baino neurri zorrotzagoak hartzea erabaki dute. Udal instalazioak itxita daude gaurtik aurrera eta datozen hamabost egunetako kultur ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira. Zumaian eta Orion eremu gorrian jarraitzen dute, baita Aian ere.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide