Albisteak

Lau positibo gehiago zenbatu dituzte Zestoan

Osasun Sailak lau kasu positibo atzeman ditu herrian azken orduetan egindako PCR eta antigeno frogetan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 1052,90koa da herrian.

Eskualdean 40 kasu atzeman ditu Osakidetzak, atzo baino 21 gehiago. Azpeitian zenbatu dituzte gehienak, hamabi hain zuzen ere. Intzidentzia tasak 1.000ko langa gainditzen jarraitzen du han. Orion hiru kasu zenbatu dituzte eta intzidentzia tasa 1223,09koa da. Zumaian, positibo kopuruak berriro ere gora egin du, zazpi kasu zenbatu zituzten atzo egindako frogetan eta intzidentzia tasa berriro ere 500era hurbiltzen ari da.

Azkoitian eta Zarautzen eremu laranjan jarraitzen dute. Atzo egindako frogetan hamabi kasu zenbatu dituzte Zarautzen eta bi Azpeitian. Errezilen, Beizaman, Getarian, Aizarnazabalen eta Aian ez dute kasurik atzeman.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide