Albisteak
Covid-19aren aurkako txertoaren bigarren dosia hartu dute Gisasola eta San Juan egoitzetan
— 2021-02-03SARS-CoV-2 birusaren bigarren dosiak iritsi dira gaur San Juan eta Gisasola egoitzetara. Gisasola egoitzan hasi dute txertaketa Osakidetzako langileek. Han amaitutakoan, San Juan egoitzara joan dira, goizeko 11:00ak aldera. Bi egoitzetako zuzendariak “oso gustura” daudela azaldu dute eta hilabete gogor batzuen ondoren “argi izpi” bat ikusten dutela azpimarratu dute. Txertoa hartuta ere birusaz babesteko neurriekin jarraituko dute baina gero pixkanaka neurriak “arintzen” joatea aurreikusten dute.
Argazkiak: San Juan eta Gisasola
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide