Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako jubilatu eta pentsiodunek Lekeitiora irteera egingo dute asteazkenean, hilaren 25ean. Goizeko 9:30ean abiatuko dira, eta goiz partean Euskal Gotikoaren ikur den Lekeitioko eliza bisitatuko dute.
Honako menua izango dute: urdaiazpiko iberikoa, errusiar entsalada, fritoak, txipiroiak bere tintan, legatza edo entrekota aukeran, eta postrerako, tarta helatuarekin.