Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Lili Jauregiko benetako eszenario eta pertsonaia historikoekin eta hezurharagizko aktore baten dramatizazioarekin egiten da “Lilitarren ohorea” antzezlana.
Larunbat honetan (Martxoaren 11) hasiko dira berriz bisita gidatuak. Bakarrizketa moduan, Andre Madalenek barruan gordeta izan dituen tristura eta adorea aterako ditu. Bisitariek 1678. urtera bidaiatuko dute, eta etxeko gelak eta aretoak ikusiko dituzte obraren bidez.
Uztaila bitartean, larunbatetan (11:30, 12:30, 16:30 eta 17:30) eta igandetan (11:30 eta 12:30) izango dira saioak.
Informazio gehiagorako sartu www.lilijauregia.com webgunera edo deitu 943 868 811 telefonora. Aldez aurretik erreserba egitea gomendatzen da
IRUZKINDU