Manresako Udalarekin Topaketa Iraurgi Berritzenek antolatuta

Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Berrikuntza eta garapen agentziak antolatuta, Inaziotar Bidearen testinguruan lanean diharduten erakunde eta eragile desberdinen arteko lan jardunaldia burutu da agentziaren egoitzan (Intsausti Jauregia, Azkoitia) bertako alkatea buru dela Manresako udaleko ordezkaritzak Gipuzkoara egin duen bisita aprobetxauz.

Lan jardunaldi honen helburua Inaziotar Bidea turismoaren ikuspegitik kudeatzen duten bi goiburuetako erakundeen arteko harremanak sendotu eta proiektu amankomun honetan elkarlanean jarraituz berau indartzeko konpromisoa hartzea izan da.

Manresako udala, Iraurgi Berritzen, Azkoitia eta Azpeitiako alkateen partehartzearekin, Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo saila eta Jesusen Lagundiaren Loiolako ordezkariek hartu dute parte lan jardunaldi honetan.

Loiolako Inazioren konbertsioaren V. mendeurreneko ospakizunetan murgilduta dago Jesusen Lagundia. Pasa den Maiatzaren 20an hasi eta 2022ko San Inazio egunera bitartean burutuko dituzte ospakizunak, horien artean Inaziotar Bidearen V. mendeurrena ere ospatuko delarik 2022an. Gogoratu Inaziotar Bideak 1522ko Otsailean Loilako Iñigok bere etxetik abiatuta Manresaraino eraman zuen ibilbidea berdortzen duela.
Mendeurren hauek, bai Loiola eta bere ingurua nahiz Inaziotar Bidea turismoaren erakuslehioan jarriko dituztela eta une egokia iritzi da honakoa erakunde arteko topaketa hau egiteko.

Inaziotar Bideak natura eta landagunean murgilduta esperientzia espiritual eta eraldatzaile bat bizitzeko aukera eskaintzen duen unetik, turismo eta aisialdiari lotutako egungo gizarte joerekin guztiz bat egiten duela nabarmendu da lan bileran, eta pandemiak are eta gehiago azaleratu edo nabarmendu dituela joera hauek. Aire librean eta naturan norberaren garapen fisiko, emozional eta espirituala bilatzerako bizipen eta esperientziak bilatzera doazela diote gizarte tendentziek.

Horren adibide Azkoitiko alkate eta Iraurgi Berritzenen lehendakari den Javier Zubizarretaren hitzak ¨Inaziotar Bidearen aldeko apustua egiten dugu eskaintzen dituen aukerengatik, ez bakarrik jarduera turistikoa eta ondorioz, ekonomikoa, sustatzeko, baita gure izaera, eta identitate kultural eta historikoa proiektatzeko eta balioan jartzeko ere¨.

Hau horrela izanda, Inaziotar Bideak epe motz eta ertainera hazkunderako potentziala duela ikusi da eta honek proiektuaren testuinguru turistikoan lanean diharduten Euskadiko nahiz Katalunia eta gainontzeko erkidetako erakundeen arteko koordinazioa eta elkarlana indartzea ezinbestekoa izango dela.
Sustapen eta dinamizazio turistikoaren esparruaz gain, ordenazio eta erregulazioan ere sartu beharko dela eta guzti horretarako antolatu eta lanean hasteko konpromisoa berretsi dute bileran parte hartu duten erakunde eta eragile guztiek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide